2011/04/14

Hodeian

Egun, hodeian dago dena. Dena da ukiezina, baina ez eskuragaitza; aitzitik, hodeian egoteagatik edozein ordenagailutik geuregana dezakegu han eskegitakoa -Interneterako sarbidea badugu, jakina-. Ikusitako gune batzuk, Google sites eta Blogak, hodeian daude, baina hemen biltegi birtualei buruz arituko gara.

Biltegi birtual asko daude. Dena den, ohi bezala, bakan batzuk ekarriko ditugu hona.

Podomatic


Audioak eta bideoak gordetzeko gunea. Ordaindu barik, 500Megabyteko biltegia duzue. Horrez gain, igotako materialaren url eta embed helbideak sortzen ditu, gure blogean edo sitesean sartzeko. Helbidea, bertan.

Tutoriala (euskaraz)




Divshare




Honek edozein motatako dokumentuak (audioak, bideoak, testuak, aurkezpenak...) gordetzeko gunea da, eta, aurrekoan bezala, url eta embed helbideak sortzen ditu. Hala ere, biltegiaren tamaina askoz handiagoa da: 5 Gigabytekoa. Helbidea, bertan.

Tutoriala (gaztelaniaz)
 


Blip.tv


Honek daukan berezitasuna da igotakoa gure blogean zuzenean argitaratu dezakegula url eta embed helbiderik gabe. Biltegiaren tamaina, ustez, mugagabekoa da. Helbidea , bertan.

Tutoriala (gaztelaniaz)
 

______________________________________________________________________

Dropbox



Biltegi hau aurrekoarekin alderatuta guztiz desberdina da; izan ere, biltegi hutsa da, nahiz eta dokumentu edo dena delakoaren url helbidea sortzeko aukera izan, eta programatxo bat instalatu behar da. Dropboxen balioa da ordenagailuaren edozein karpeta bezala dabilela: behin ordenagailuan instalatuta, Dropbox karpetan informazioa sartu eta atera dezakegu, elementuak arrastatuz. Biltegiaren tamaina 2Gigabytekoa da.
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.



Google Drive (Berria)

Googleren biltegia dugu hauxe. Biltegi honek 5 GBeko edukia eskaintzen digu ordaindu gabe; ordainduz gero, 16 TBekoa. Antzeko beste batzuen antzera (Dropbox...), sarean edo gure ordenagailuan instalatuta erabil dezakegu, baina, berezitasun bat aipatzekotan, hauxe: Google Docsen ditugun fitxategiak Google Driven egongo dira, eta alderantziz. 
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.





Biltegi horiek guztiak, aukeratutako programak bezala, doakoak dira -ordainduz gero, jakina, tamaina handiagoko biltegia eta baliabide gehiago izango ditugu-.


Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Berrian argitaratutako "Hodeian biltegiratzea" artikulua
(Berria, 2012.06.13).



2011/04/11

Nola sortu webgune bat?

Beti bezala, aukera handia egongo da, baina gaur wix dakarkizuet. Wixen bidez webgune bat sor dezakezue, modu errazean (oinarrian flash aplikazioa dago). Hona hemen webgunea eta tutoriala (gaztelaniaz). On egin!!!


2011/04/04

Behar duzun programa ez dago instalatuta, eta ez zara administratzailea?

Sarri gertatzen da eskolan hori, alegia, programa bat behar duzu, baina, administratzailea ez zarenez, ezin duzu instalatu. Arazoa konpontzeko, pendrivetan exekutatzen diren programak daude. Hona hemen batzuk, eta webgune bat horiek eta beste batzuk deskargatzeko.

Vlc Media Player portable: Bestelakoak ataleko Vlc Media Playeren.

Audacity (euskara)http://portableapps.com/apps/music_video/audacity_portable