2012/03/16

Sare sozialak

Maite Goñik eta Haritz Rodriguezek sare sozialei buruz hitz egin dute Berriako kazetaria Urtzi Urkizuk gidatutako mahai-inguruan. Berria TBn duzu ikusgai:



Hizlariei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen euren proiektuak:

Maite Goñirenak: euskaljakintza bloga eta  maitego bloga.
                               Twitterra: euskaljakintza.

Haritz Rodriguezenak: transistoria bloga eta tokitan.tv bloga.
                               Twitterrra: xuriken.

2012/03/15

Musu-truk?

Sarean hainbeste produktu dago "musu truk", bloga sortzeko sistema hau, esaterako; baina nork ematen du ezer hutsaren truke? Zer jasotzen dute enpresek guri zerbitzu bat emanda? Alejandro Suarez Sánchez-Ocañak Desnudando a Google liburuan, enpresa erraldoi hori ikertu du, eta, haren hitzetan: "Googlekoek zutaz jakin beharreko guztia badakite, ez al duzu haien gainean zertxobait gehiago jakin behar?"

Liburuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Berriak argitaratuko artikulura eta Alejandro Suarez Sánchez-Ocañaren liburuaren webgunera.

Hauxe duzue liburuaren promoziorako bideoa:



Clementine, euskaraz

Clementine, musika kudeatzeko programa askea, euskaratu berri du Librezalek. Programa hainbat plataformatarako dago (Linux-erako, Mac Os X-rako, Windowserako...), eta gure ordenagailuan ditugun audioak kudeatzeaz gain, gure musika erreproduktoreetakoak (Mp3ak, Ipad-ak...) eta on line biltegietako audioak (spotify, Grooveshark...) erabili ahal izango ditugu.

Deskargatzeko, egin klik hemen

Informazio gehiago clementineren webgunean, zibergelan eta librezalen.

2012/03/07

Mapak sarean

Gaur mapen gainean arituko gara. Hainbat gune ditugu sarean; ezagunena, Google Maps. Dena den, hemen beste batzuk ezagutuko ditugu:

Open street map: aurrekoaren antzekoa da; baina, izenak erakusten duenez, irekia (eta elkarlanean sortutakoa).



Tagzania: "Tagzania zure munduko lekuen inguruko aplikazioa da. Gurean izena ematen baduzu, puntuak, ibilbideak eta eremuak sortu ahal izango dituzu zure mapak sortu eta dokumentatzeko".




Mapagunea: webgune honetan mapak euskaraz ditugu .