2012/05/29

Lur, amaraunean

Lur hiztegi entziklopedikoa eta Lur entziklopedia tematikoa Interneten eskuragarri ditugu edozein kontsulta egiteko moduan. Ea laster euskalbarren integratuta dugun...

Bertaratzeko, egin klik ikonoetan.







2012/05/28

Hodeia eta erabiltzaileon eskubideak

Behin baino gehiagotan, hodeiaren gainean hitz egin dugu blog honetan (informazioa gordetzeko eta kudeatzeko biltegiez ere bai). Kontua da enpresek eskainitako produktuak erabiltzen ditugunean, sarri, ez dugula argi zer eskubide ditugun. Bada, horren gaineko artikulu laburra  dakarkizuet gaur -laburpena, horma-irudi batean-.

Hona hemen artikulua eta posterra.

2012/05/17

Scribus, maketazio askea

Scribus
Oraingoan, Scribus dakarkizuet. Ez dakit edizio edo maketazio lanetan ibili zareten, baina horretan oso erabilia da ordainpeko Quark Xpress programa. Bada, dakarkizuedan edizio-programa hau doakoa (eta askea) duzue -euskaraz dago-. Horren bidez, kartelak, diptikoak, triptikoak... egin ditzakezue, baita egunkarien, aldizkarien eta liburuen maketazioa ere. Scribus programa plataforma guztietarako dugu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windowserako...), eta bertsio eramangarria dugu.

Hemen duzue Scribusen eskuliburua, euskaraz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honetara jo dezakezue. Beste tutorial bat, ariketak eta guzti, hemen.


Blender: 3Dtan marrazteko

Zibergela
Gaurkoan, Blender aurkeztu nahi dizuet. Egia esateko, ia bi hilabete dira honen berri izan nuenetik, eta zalantzan egon naiz berri hau argitaratzeko, baina, azkenean, hemen duzue hiru dimentsiotan marrazteko programa askea (eta doakoa). Blender  plataforma guztietarako daukagu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windoserako...), eta bertsio eramangarria ere badu (bakarrik Windowserako).

Hortaz, diseinu grafikoko lanak egiten ari bazarete edo ibili nahi baduzue, ez duzue aitzakiarik programa hau ez erabiltzeko.

Hemen duzue eskuliburua -ez dugu euskaraz (gaztelaniaz eta katalanez, bai)-.

Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.

Adibide moduan, hona hemen programa honen bidez egindako filma: "Tears of Steel" -jakina, kode irekian dago, eta aukera dago testurak, musika eta filma zatiak beste lan batzuetan erabiltzeko-.



2012/05/09

Ingeniaritza soziala, onbera jomugan

"Aye, Eye" . By Cayusa
Ordenagailuan ibiltzen garenean, batez ere, Interneten murgilduta, segurtasunari buruzko kezka sortzen zaigu: zer gertatzen da bidean uzten dugun informazioarekin?, eta gure pasahitz eta bankuko klabeekin?, gure ordenagailuan norbait sartzerik badu?, Interneteko iruzurretatik libre nago? zer egin dezaket horiek saihesteko?...

Hasteko, ingeniaritza soziala zer den azaltzea komeni da: Wikipediaren arabera, erabiltzaileak manipulatuz isilpeko informazioa eskuratzea da. Iruzur hau telefonoz zein ordenagailuz egin daiteke. Ezagunenak phishing eta vishing dira.

Phishing: ustez, konfiantzazko enpresa edo pertsona baten komunikazio elektronikoa jasotzen dugu (posta elektronikora edo bat-bateko mezularitzara), gure datu pribatuak eskuratzeko. Hona hemen adibide bat.

Vishing: aurrekoaren antzekoa da, baina gaizkileek telefonoa baliatzen dute iruzurra egiteko.


Gai honen harira, Berrian, artikulu interesgarria aurkitu dut. Artikuluaren izenburua "Ingeniaritza soziala, gure pribatutasunaren etsai".

2012/05/02

Google Drive, hodeian

Heldu berri da hodeira Googleren biltegia: Google Drive. Biltegi honek 5 GBeko edukia eskaintzen digu ordaindu gabe; ordainduz gero, 16 TBekoa. Antzeko beste batzuen antzera (Dropbox...), sarean edo gure ordenagailuan instalatuta erabil dezakegu, baina, berezitasun bat aipatzekotan, hauxe: Google Docsen ditugun fitxategiak Google Driven egongo dira, eta alderantziz.
Hortaz, badugu auzokide berria hodeian. Helbidea, hemen.

http://androidgreen.es/wp-content/uploads/2012/02/google-drive.jpg

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Berrian agertutako artikulua.