2013/02/13

Libre Office 4.0 (euskaraz)

Eskura dugu Libre Office 4.0 euskaraz. Bi modutan erabil dezakegu: ordenagailuan bertan programa instalatuta eta pendrivean (portable delakoa).

Bata zein bestea deskargatzeko egin klik hemen (eta xuxen).

Eskerrik asko Lanberri, Javieritori eta Falagani programa honetarako xuxen egokia aurkitzeko egindako ahaleginagatik, eta baita zenbait hiztegiren bilaketagatik ere.
 

6 iruzkin:

  1. Gaur instalatu dut libreoffice euskaraz, baina zuzentzailea ez dabil, orain arte balio zuten Xuxen III eta sinonimoen hiztegia ez dute funtzionatzen. Norbaitek daki nola konpondu?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Iepa, lagun! Berdinetan nenbilen, eta uste dut lortu dudala Xuxen IV jartzea. Hemendik hartu dut: http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/xuxen.html

      Oharra: ezjakin hutsa naiz kontu hauetan, beraz ez gehiegi fidatu nirekin.
      Ongi ibili!

      Ezabatu
  2. Gauza bera gertatu zait eta bizkaierazko bertsioa probatzea erabaki nuen zeozer egiteko arazoa konpondu arte eta... badabil! Hemendik jaitsi daiteke: http://www.azkuefundazioa.org/euskara-sarean-josten/zuzentzaile-eta-itzultzaileak/xuxen-bizkaieraz
    Open Officerako bertsioa da, baina balio du.
    Oharra: "Galegoa" izenarekin agertzen da hizkuntza aukeretan. Antza denez, horrela egin da euskara batuko bertsioa eta bizkaierazkoa aldi berean edukitzeko aukera emateko.
    Beste bat arte.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Javierito;

    Jarri duzun helbidean agertzen da orain arte erabili izan den Xuxen, hau da, libreoffice 3...., baina 4. bertsiorakohor dagoena ez du balio. Ez dabil.

    Falagan; ez dut frogatu, baina egingo dut, ala eta guztiz sinonimoen hiztegia, eta abar, ez dira erabilgarririk egongo. Ziur zaude balio duela bizkaiko XuxenLibreoffice 4 bertsioan?

    ErantzunEzabatu
  4. Bizkaierazko bertsioa badabil eta erabiltzen dut. Esan nuen bezala, instalatu eta gero hizkuntza aukerak aldatu behar dira(Tresnak > Aukerak > Hizkuntza-ezarpenak > Hizkuntzak eta Dokumentuaren hizkuntza lehenetsietan Galegoa hautatu).
    Bestalde, Elhuyar Hiztegia ere erabil daiteke. Hemendik jaitsi daiteke: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17894/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/plugin.html

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo:

    Arazoa guztiz konponduta, XUXENIV-LO4.oxt paketea jaitsi eta luzapen bezala instalatu.

    ErantzunEzabatu