2014/11/19

Android, euskaraz

Lantalde bat Android sistema (Android Jelly Bean 4.1.1) euskaratzen ibili bada ere -gehiengoa itzulita omen zuten-, Googlek, ezustean, jakinarazi du Android 5.0 Lollipop 15 hizkuntza gehiagotan egongo dela, horien artean, Euskara eta Galiziera.


Dena den, ez da, momentuz, telefono guztietarako egongo, apurka-apurka guztietan ezartzen arituko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen bi artikulu: Android euskarazen eta Berrian.

Hobelex, zuzentzaile ortografikoa baino gehiago


UZEIk ondutako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da. Baina beste zuzentzaileekin alderatuta, lexikoa hobetzeko proposamenak egiten ditu, eta deklinabidea jokatzen du.

Hobelex Microsoft Officerako dago bakarrik, eta erabiltzeko, webgunera jo, deskargatu, instalatu eta edozein zuzentzaile ortografiko moduan erabili.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen bi artikulu: Sustatun eta Berrian.

2014/09/02

Irudiak eta musika nondik hartu?

Egile eskubideei buruz aritu ginen lehengo sarrera batean, eta horien barruan creative commons eskubideak aipatu genituen. Orain kontu praktikoagoa jorratuko dugu: lan bat prestatu behar dute gure ikasleek -edo guk geuk-, eta, jakina denez,  horretan irudiak eta musika txertatuko dituzte, baina nondik hartu? Ohikoena izaten da irudiak google bilatzailearen "irudiak" atalean begiratzea. Oso modu erraza da, baina horrela ez dakigu irudion egileek zer lizentziapean eskegi dituzten, eta lizentzia-mota zein den aurkituta ere, zer esan nahi du horrek?

Arazoa konpontzeko hona hemen Maite GoƱik prestatutako azalpena:





2014/07/02

Odolezko mineralak

Alboan elkarteak "Zeure mugikorrak ezkutatzen duena" kanpaina abiatu du, sakelakoen osagaiak nondik eta nola erauzten diren hausnarrarazteko.

Gure sakelakoen erraietan mineral bereziak ditugu, erraz topatzen ez direnak: koltana, urrea, wolframioa, eztainua... Orduan, non aurkitzen ditugu? Bada, esaterako, Kongoko Errepublikaren ekialdean. Hor ditugu munduko koltan erreserbaren %80, baina minerala ustiatzeko sistemak (ia-ia esklabutzako lan-baldintzak, bortxaketak, kalte ekologikoak...) "odolezko mineral" bihurtzen ditu gaiok.


Informazio gehiago, Alboan elkarteak argitara eman duen "egunkarian" eta webgune honetan.

.eus domeinua, abian

2014ko ekainaren 28an .eus domeinuaren erabilerari hasiera eman zioten 92 aitzindarik. Aitzindarien artean denetarik dugu:  kultur erakundeak, unibertsitateak, erakunde ofizialak, enpresak...

Proiektuaren hurrengo urratsa, irailaren 16tik azaroaren 18ra arte egingo da, eta, horretan, nahi duten elkarteek, enpresek eta erakundeek aukera izango dute .eus domeinua eskatzeko, eta, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, aktibatuko dira.

Hortik aurrera, azken urratsari ekingo zaio, norbanakoa izena ematekoari.

Informazio gehiago, hemen.