2014/07/02

Odolezko mineralak

Alboan elkarteak "Zeure mugikorrak ezkutatzen duena" kanpaina abiatu du, sakelakoen osagaiak nondik eta nola erauzten diren hausnarrarazteko.

Gure sakelakoen erraietan mineral bereziak ditugu, erraz topatzen ez direnak: koltana, urrea, wolframioa, eztainua... Orduan, non aurkitzen ditugu? Bada, esaterako, Kongoko Errepublikaren ekialdean. Hor ditugu munduko koltan erreserbaren %80, baina minerala ustiatzeko sistemak (ia-ia esklabutzako lan-baldintzak, bortxaketak, kalte ekologikoak...) "odolezko mineral" bihurtzen ditu gaiok.


Informazio gehiago, Alboan elkarteak argitara eman duen "egunkarian" eta webgune honetan.

.eus domeinua, abian

2014ko ekainaren 28an .eus domeinuaren erabilerari hasiera eman zioten 92 aitzindarik. Aitzindarien artean denetarik dugu:  kultur erakundeak, unibertsitateak, erakunde ofizialak, enpresak...

Proiektuaren hurrengo urratsa, irailaren 16tik azaroaren 18ra arte egingo da, eta, horretan, nahi duten elkarteek, enpresek eta erakundeek aukera izango dute .eus domeinua eskatzeko, eta, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, aktibatuko dira.

Hortik aurrera, azken urratsari ekingo zaio, norbanakoa izena ematekoari.

Informazio gehiago, hemen.