2015/05/14

Mitzuli: hizkuntzak itzultzeko aplikazioa

Gaurkoan Android sistemarako aplikazio berri baten berri dakarkizuet: MitzuliIXA taldeko Mikel Artetxek sortu du aplikazioa "hizkuntzaren hesia gainditzeko".

Mitzuli itzulpenerako aplikazioa da, eta antzeko beste aplikazioen aldean ezaugarri interesgarri batzuk ditu: hasteko 50 itzulpen noranzko egiteko aukera ematen digu -gehiago dira bidean-, eta batez ere hizkuntza gutxiagotuak  edo ez hegemonikoak ditugu hemen, nahiz eta bestelakoak ere izan (afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduara); jarraitzeko, offline lan egiteko aukera ematen du, nahikoa da aurretik behar ditugun hizkuntzak deskargatzea eta erabiltzeko ez dugu Interneten konektatuta egon beharrik izango, eta, bukatzeko, % 100ean sofware askea da. Hori guztia gutxi balitz, ahots bidezko itzulpenak egiten ditu -esaterako, hizkuntza batean grabatu, eta hautatutako hizkuntzan erreproduzituko du-, eta  jatetxetako menuak, horma-irudiak ... "irakurri" eta itzuli ditzake.

Informazio gehiago:

         Mitzuliren webgunean
         Berrian